BASO ESKOLAko eremuak erabiltzeko HITZARMENAK sinatu dira baso jabeekin

Ikasturte honetan hasi gara berriro ere herriko zenbait BASOtara joaten, BASO ESKOLA proiektuaren barruan. Erabiltzen diren BASO horiek jabego pribatukoak dira, eta beraien jabeekin hitzarmenak sinatu dira. Baso jabeak, Udaleko ordezkariak, Guraso Elkarteko ordezkariak eta eskolako Zuzendaritzak sinatu dituzte hiru hitzarmenak. 

 

Dokumentu horretan adierazten da:

. Lardizabal Herri Eskolak Baso-Eskola jarduerak bakarrik betetzeko erabiliko du lursaila.. Era berean, lursailaren erabilera soilik eskola orduetan egin dadin neurriak hartuko ditu Lardizabal Herri Eskolak.

. Lursaila eremu pribatu bat da, eta jabearen baimenik gabe ezin daiteke eremuaren erabilerarik egin.

Honako eremua hauek erabiltzen dira:

MUITTEI-ko basoa, IÑAKI TAPIArena

ETXAISKO basoa, FELIPE GARMENDIArena

ARREKO hariztia, MARIA LUISA GOIKOTXEArena

Eskola komunitatea osoaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu BASO JABEEI, gure proiektua aurrera eramateko aukera baitakagu beraiei esker.