Baso eskola

HH4 eta HH5 urtekoak Baso eskolako saio gidatuak burutu dituzte Ekoguneko teknikariekin.

Atzo, HH5eko ikasleak Etsaisko basora joan ziren. Ekoguneko Jon Ander eta Naroaren laguntzarekin goizpasa polita egin zuten. Etsaisera iristean animalien soinuak entzun, basoko fruituak bilatu eta gidatutako jolas pare bat egin zituzten. Hamaiketako goxoa jan ondoren jolas librean aritu ziren.

Gaur, HH4ko ikasleak Olaldera joan dira. Ekoguneko Irati eta Naroaren laguntzarekin goizpasa polita egin dute hauek ere. Basoari egun on esan, animalia ezberdinen soinuak entzun, jolas pare bat egin eta ondoren jolas librean aritu dira. Ondoren fruta eta tortitak jan dituzte guztiak elkarrekin.

Ederki ibili dira batzuk zein besteak! Eskerrik asko Ekoguneko lagunei beste behin ere gurean izateagatik.