BARATZEKO LETXUGAK ETXERA ERAMATEN HASI GARA

Ostegunero bezala baratzera jaitsi gara. Gaur ere lan asko egin dugu.

Gaur ere ostegunero bezala baratzera jaitsi gara, belar txarrak kendu ditugu eta landatu genituen lehenengo letxugak etxera eramateko moduan daudela ikusi dugu.

Patata landarea ere asko haunditzen ari da eta tipulinak ere ekain bukaerarako etxera eramateko moduan izango ditugu. 

Aurreko astean berriz eskolako sarreran ditugun tiestoetan loreak jarri genituen.