Baratzaz baratza ibili gara

Gaur goiz ederra pasa dugu LH4ko taldeak, herriko 3 baratza ezagutu eta bertako baratzazainak elkarrizketatuz. Eskerriko asko Angel, Miel eta Joxepi!

Lehenengo Angelengana joan gara, Heleneren aitonarengana. Bere baratza, negutegiak eta txabola inguruak ezagutu ditugu. Mizpirak eta hurrak ere jan ditugu bertan. Handik Mielengana joan gara, Lurren aitonarengana. Mielek ere bere baratza eta animalien berri eman digu. Hamaiketakoa egiteko eta jolasteko tartea ere izan dugu bertan. Azkenik Joxepiren baratzera joan gara, Izan-en amonarengana. Berak bere baratzaren  egunerokoa  eta historia kontatu ditugu.

Aurrez gelan prestatutako galderak egin dizkiegu, eta informazio asko jaso dugu, horrekin lanean jarraitzeko.

Argazki politak atera ditugu, oroitzapenean jasotzeko gaurko bisitak. 

Eskerrik asko hiruroi.