BAGOAZ DONOSTIARA!

Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailakoak irteera egin dugu Donostiara.

Bigarren hiruhilekoari bukaera dibertigarri bat emateko, Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailakoak Donostiara joan ginen. Herriak, natura, basoa... ezagutzeaz gain, hiria ere ezagutzeko gogoa genuen!  

Donostian, San Telmo museoa ezagutu genuen. Bertan, Chillidak eta Oteizak egindako eskulturak ikusi genituen, zein bertan zeuden pinturak koloreei erreparatuz, ikertu genituen. Bukatzeko, Chillida eta Oteiza bezalaxe, artista lanetan ibili ginen. 

San Telmo museoan egoteaz gain, Urguleko bidea hartu eta Donostia beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera izan genuen. Zoragarria! A ze bistak! 

Eguna borobil joan zen baina, bazkaldu ere egin behar genuenez, eguraldi bikaina aprobetxatuz, hondartzara jetsi eta bertan bazkaldu genuen. 

Primeran pasatu dugu!!