Azken TALDE-ELKARRERAGILEAK LH 5en

Ikasturte honetako azken talde-elkarreragileen saioa izan genuen aurreko ostiralean.

Familien parte hartze bikainarekin, arratsalde pasa polita izan genuen. Sukaldaritza, Euskaraldiko txapen tailerra, geometria-gunea eta mahai jolasak tarteko, giro ederrean eman genien bukaera ikasturte honetako talde-elkarreragileei.

ESKERRIK ASKO parte hartzera animatu zareten familiartekoei, zuek gabe ez litzateke berdina izango. Hurrengo ikasturtean ere segi dezagun elkarrekin gozatzen eta sarea sendotzen!