AZKEN TALDE ELKARRERAGILEAK 2.MAILAN

Talde Elkarreragileen azken eguna izan dugu gaurkoan eta 2.mailako ikasleek ederki gozatu dute

Gurasoen parte hartzea positiboa eta onuragarria da eskola proiektu guztietan. Urte guztian bezala, gaurkoan ere talde elkarreragileak landu eta ikaskuntza prozesuan aurrera pausoa egin dugu. Gorputz heziketa, eskulanak, matematika manipulatiboa eta idazketa landu dira besteak beste eta ikasleek ilusio eta motibazio handiz jardun dira eta talde txikitan banatuta egin dituzte jolas eta ariketa ezberdinak.