AZKEN EGUNAK LH5en!

Udara usaina duten egunak iritsi dira!

Orain arte egindako lan guztiak biltzeko momentua iritsi da eta horretarako portada polit bat egitera atera gara. Esaten den bezala...eguzkiaren hoberena itzala da eta guk hori betez, itzaletan jarri gara gure portadak margotu eta apaintzen. 

Badakigu lan asko egiten dugula baina, karpetak egin behar ditugunean eta hiruhileko osoan egin duguna ateratzen dugunean, a ze lan pila! Polita izango da karpetak ondo gorde eta urte batzuetan orain egiten duguna ikustea...