AZAROAK 25, LARDIZABAL HERRI ESKOLAN ERE ALDARRIKAPEN EGUNA IZAN DUGU GAUR

Azaroak 25, "EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA" dela eta zenbait ekintza eta jarduera egin dugu HH eta LHko geletan.

Gaur azaroak 25, "EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNEAN", Hezkidetza batzordeak proposatuta zenbait ekintza eta jarduera egin dugu. Haur Hezkuntzako haurrek eskolako bi leihoetan zintzilikatu ditugun pankartak  esku morez margotzen lagundu digute. Gelan antifaz moreak egin dituzte eta MARI MORE abestia entzun eta dantzatu dute. 

Lehen hezkuntzako geletan berriz, 6 urtetik 14 urteko haur eta gazteen artean sexismoaren eta indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatu duen PAUSSO izeneko programako jolas, ariketa eta ikus-entzunekoak erabili dituzte. 

Horrez gain, aste osoan zehar eskolako sarrera eta irteereta gai honekin zerikusia dituen abestiak jarri ditugu, egunaren gogorarazpena egiteko.l