Auzolanean erantzun diegu euriteak eragindako kalteei

Bart gauean Gipuzkoan barnealdean izan diren euriteek kalte nabarmenak eragin ditu Zaldibian ere. Udalak gure eskola ataria eta inguruan txukunketa lanak egiteko deia egin die herritarrei.

Elkartasun erakustaldi bat izan da. Ikasle, guraso, ikasle ohi, irakasle, udal langile eta herritarrak bildu dira bertan. Elkarrekin lan egin dute inguruak txukuntzen.

Eskola komunitatea eskertuta gaude egin den lanarekin. Era berean gure elkartasuna eta babesa azaldu nahi diegu kalteak jaso dituzten gainerako herritarrei eta inguruko herrietakoa biztanleei.