50.proposamena: Izenaren hizkiekin hitzak idatzi

Idatziko al deuz zure izenaren edo aukeratzen duzun izenarekin, hizki bakoitzarekin hitz bat? Bidali ezaguzu zuk egindakoa!
Gehiago

49.proposamena: Zankoak egin

Zankoak egiten ikasi nahi? Bideo honetan Ameztik zankoak nola egiten diren pausoz pauso azaltzen digu. Egin zure zankoak eta jolastera!
Gehiago

48.proposamena: Egin putz eta sartu lata edalontzian!

Zure ahalegina proban jarri nahi? Begira Enetz, Aratz eta Jaionek proposatzen diguten erronka. Nahiko dira lata huts bat eta edalontzi bat proposamen hau egiteko. Eta noski, baita punteria ona ere!
Gehiago

47.proposamena: Jar al dezakezu arraina beste aldera begira?

3 poxpolu bakarrik mugituaz, arrainak beste aldera begiratzea lortu behar duzu.
Gehiago

46.proposamena: Laino txiki

Ezagutzen al duzu Laino txiki ipuina? Bideo honetan ikusi dezakezu nor den Laino txiki eta zein den bere istorioa.
Gehiago

45.proposamena: KIWIarekin zein errezeta egin ditzakegu?

Argazki hauetan pausoz pauso ikusi dezakezute nola egiten den kiwi mermelada. Zein errezeta egingo zenuteke zuek kiwiarekin? Erosi kiwiak herriko dendetan eta bidali guri egindako argazkia!
Gehiago

44. proposamena: Koronabirusa uxatzeko txorimaloak

Egingo al duzue txorimalo bat koronabirusa uxatzeko? Hementxe dituzue koronabirusa uxatzen ari diren txorimalo batzuk. Atera erropa zaharrak, peluka, aterki, txapela, makila...burura etortzen zaizun edozer gauza eta egin zure koronabirusa uxatzeko txorimaloa. Bidali ezaguzu argakia!
Gehiago

43.Proposamena: Dantzan egin nahi?

Gaurkoan dantza? Binaka egin behar da, norekin egingo duzu? Etxekoak ausartuko al dira? Ikusi bideoa, dantzatu eta bidali guri argazki edo bideo zatiren bat. Haurrak eta helduak ikusi nahi zaituztegu dantzatn.
Gehiago

42.proposamena: Bertso dominoa

Errimatzen duten hitz hauekin (behean duzu fitxen dokumentua) dominora jolastuko dugu. Ea hitzen katea osatzen dugun! Puntuka ala kopletan ere egin genezake, fitxak jarri ahala... Jolastu nahi?
Gehiago

41.proposamena: Esaera zaharrak

Ba al dakizu zer diren esaera zaharrak? Ezagutzen al duzu baten bat? Jarraian zerrendatu ditugu batzuk. Idatzi zure iruzkinean!
Gehiago