Bizkotxo lehiaketako emaitza

Bizkotxoak egiten mundialak zaretela erakutsi diguzue. Kolore eta forma guztiako bizkotxoak egin dituzue, usain goxo goxo hori urrutiraino iristeko moduko bizkotxoak. Jakin nahi al duzu bizkotxo lehiaketaren emaitza? ea zer dioen Xanetek.
Gehiago

69.proposamena: Pakistango janaria. Chapatia.

Ba al dakizue zer den chapatia? Rimla eta Amnak bideo honetan nola egiten den erakutsiko digute. Ayaanen familiaren beraien etxean chapatia nola prestatzen den ere kontatu digute.
Gehiago

68.proposamena: Etxean egindako malabareak

Hemen duzue modu errazean eta azkarrean egiteko moduko eskulana. Egin ostean, gainera, zuen trebetasuna proban jartzeko aukera izango duzue. 
Gehiago

67.proposamena: Xaboizko ponpak egiten

Xaboizko ponpak egitea uste baino askoz ere errazagoa da. Pote batean, ura, xaboia eta azukrea ondo nahastu, alanbre zati bat borobildu, potean sartu xaboia har dezan eta egin putz!
Gehiago

66.proposamena: Gaileta aurpegia erronka

Ezagutzen al duzu gaileta aurpegia erronka? Gaileta bat eta pazientzia pixka bat besterik ez dira behar. Bideo honetan lau espezialista ikusiko dituzue. Begiratu adi nola egiten duten, Garoa, Hodei, Amaia eta Harrik!
Gehiago

65. proposamena: Txisteak

Zer gauza hobea parre pixkat egiteko! Gustatzen al zaizu txisteak entzun edo kontatzea? Bideo honetan 6.mailako ikasle batzuek txisteak kontatzen dizkigute. Ea gustatzen zaizkizuen eta parre egiten duzuen! Nahi al diguzu txisteren bat kontatu?
Gehiago

64.proposamena: Bizkotxo lehiaketa

Gustoko al duzu bizkotxoak egitea? Bideo honetan Abdelhakim eta Zinebek bizkotxoa nola egiten duten kontatuko digute. A ze itxura ona! Lehiaketan parte hartu nahi? Egin zure bizkotxoa eta bidali iezaguzu argazkia!
Gehiago

63. proposamena: KARTELA. Lur azpiko urak ez kutsatu

Ba al dakizu zergatik den garrantzitsua ura garbi mantentzea? Bideo honetan kontatuko digute. Ura zaindu libre eta osasuntsu bidaiatu dezan bere bidean. Begira Izan, Sara eta Oxelek egin diten kartela. Zuk ere egin nahi al duzu horrelako kartel bat?
Gehiago

62. proposamena: Landare bat norberak zaintzeko

Landare bat aukeratu eta zaintzeko proposamena egiten dizuegu. Landarea aukeratu dezakezute, norberak bere izena jarri, landareari ere izen bat asmatu, ureztatu, hosto lehorrak kendu... Begira nola ari diren 1.mailakoak
Gehiago

61.proposamena: Itzal txinatarrak

Seguru noiz bait aritu zarela eskuekin itzaletan irudi ezberdinak sortzen. Bideoan hainbat animalia itzal txinatarrak eginez nola egiten diren ikusi dezakegu. Probatu nahi? Besterik ezagutzen?
Gehiago