Asteburu honetan ere badugu non goza

2026-11-28
10:15
Zaldibiako herrian

Azaroko azken asteburuak udazkeneko altxorrak bilatzeko eta saskibaloi partidaz gozatzeko aukera dakarkigu.

 

Pasa den asteburuko atsedenaren ondoren, hitzordu bikoitza dugu oraingoan:

  • LH 3, 4 eta 5. mailako ikasleek "UDAZKENEKO ALTXORRAREN BILA" egingo dute, herrian zehar ibilaldi bat eginez eta familiek lagunduta. Ibilbidea: Zaldibiako plaza - Zubiaurre baserria - Miranda baserria - Muitteiko basoa - Olaldeko Parkea - Zaldibiako Plaza.
    • ORDUA: 10:15ean elkartu, 10:30ean abiatu
    • LEKUA: Zaldibiako plazan
    • NORTZUK: LH 3-4-5 ikasleak eta haien familia eta lagunak
    • ZER EGINGO DA: ibilbidea eginez altxorra aurkitzeko pistak bilduko dira, tartean udazkenaren ezaugarriak behatuz eta Muitteiko basoa eta Baso Eskola proiektua ezagutuz. Amaieran, hamaiketakoa. 

 

  • LH 6. maila: SASKIBALOI PARTIDA Beasaingo Andramendi ikastolakoen aurka. 
    • ORDUA: 10:30 prestaketa eta beroketa, 11:00etan partida
    • LEKUA: Resti Pilotalekuan
    • Ondoren hamaiketakoa