Aste honetan talde elkarreragiletako beste saio bat izan dugu

Atzo ikasturteko talde elkarreragileen hirugarren saioa izan genuen. Musika gelan ipuin musikatu batez gozatu genuen. Liburutegian ipuin kontaketa izan genuen. Matematika ekosisteman robotekin jolastu genuen eta psikomotrizitate gelan zirkuitu bat egin genuen.

 

Beste behin ere arratsalde polita pasa genuen etxekoekin batera. Hamabost egun barru berriz elkartuko gara. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei!