Aste honetan talde elkarreragileetako beste saio bat izan dugu

Udaberriko oporrak eta gero, gure talde elkarreragileko saioa aurrera eraman genuen.

Musika ekosisteman, ipuin musikala entzuten eta abesten egon ginen. Psikomotrizitate gelan, Bee-Botarekin jolasten ikasi genuen eta primeran pasatu genuen; eta Liburutegiko ekosisteman, liburuaren eguna aprobetxatuz, urarekin erlazionatutako ipuinak egon ginen irakurtzen. Arte ekosisteman, orri markatzaileak koloreztatzen ibili ginen. Ikusi ze politak gelditu diren!