Asmakizunak eta lehiaketa

Jarraian irakurgai dituzue 5., 6. eta 8. irratsaioko asmakizun zein lehiaketaren soluzio eta erantzunak.

5. irratsaioko asmakizunak eta soluzioak:

1.- Pipitaki papataki, nork daki? Orpoz orpo purrust-parrast, A letraz amaitu O letraz has. Zer ote? Olatua.

5. irratsaioko lehiaketaren emaitzak:

1.- Zenbat herri daude Goierrin? 22 herri daude.

6. irratsaioko asmakizunak eta soluzioak:

1.- Pipitaki papataki, nork daki? Zer ote? Gezurra esan nun Getari(a)n, ni baino lehenago zego(e)n? Zer ote? Atari(a)n.

8. irratsaioko asmakizunak eta soluzioak:

1.- Pipitaki papataki, nork daki? Malko eta malko atera biharko. Zer ote? Euria.

2.- Pipitaki papataki, nork daki? Ikusmiran gabiltza zuk igar dezazun hitza. Zer ote? Begiak.

3.- Pipitaki papataki, nork daki? Ezin dut inolaz ukatu, xaguak uxatzen ditut eta txakurrek ni madarikatu. Zer ote? Katua.

4.- Pipitaki papataki, nork daki? Koilara naiz gau eta egun, nor dut bikote lagun? Zer ote? Sardexka.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Asmatu edo ez, zuen izenak ikasturte amaierako zozketa kutxan sartu ditugu. Parte hartu ez duzuenok, animatu eta parte hartu datozen asmakizun edo lehiaketetan. Ikasturte amaieran sari bikainak izango dira!

Idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!