Asmakizunak eta lehiaketa

Jarraian irakurgai dituzue 3. eta 4. irratsaioko asmakizun zein lehiaketaren soluzio eta erantzunak.

3. irratsaioko asmakizunak eta soluzioak:

1.- Pipitaki papataki, nork daki? Zaporerik ez du, kolorerik ere ez, usainik ere ez duenez, ezetz igarri honenbestez! Zer ote? Ura.

2.- Pipitaki papataki, nork daki? Iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea, denak ditut alde-aldea, baina teilatu gainean. Zer ote? Iparrorratza.

3.- Pipitaki papataki, nork daki? Zazpi uztai, zazpi zubi, aztikeria dirudi! Zazpi zubi, zazpi uztai, bazara igartzeko gai? Zer ote? Ostadarra.

4.- Pipitaki papataki, nork daki? Harriak altxatzen ditut lurretik sorbaldaraino, nahiago tamainakoak harri koskorrak baino. Zer ote? Harrijasotzailea.

4. irratsaioko lehiaketaren emaitzak:

1.- Zenbat herri daude Goierrin? 22 herri daude.

2.- Nola esaten da "Aupa Arkakuso irratia" woloferaz? Ba beneen yoon Arkakuso irratia! edo Ba beneen yoon Puus radio bi!

3.- Esan "Kaixo" euskara eta gaztelania ez den hiru hizkuntzetan. Adibidez. Salaam maalekum (wóloferaz), سلام وعليکم /Assalamo aleikum!/(urduz) eta Buna ziua (errumanieraz).

4.- Zein herrialdetako hizkuntza ofiziala da wolofera? Senegal, Ganbia eta Mauritanian hitz egiten da.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Asmatu edo ez, zuen izenak ikasturte amaierako zozketa kutxan sartu ditugu.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!