ARREKO BASOA

ARREKO BASORA IRTEERA

Aurreko ostiralean, hilak 14, Arreko basora joan ginen 6. mailakoak. Bertan lehendabizi basoan sartu ondoren jolas polit bat egin genuen. Bikoteka jarri eta naturako elementuak erabiliaz gure izenaren lehen letrak osatu behar genituen, oso pozik eta erraz egin zituzten lanak. Ondoren jolas librean ibili ginen, etxeak egiten, eraikuntza ezberdinak, lanabesak...animaliak ere inguruan izan genituen!