Arrakastatsua izan da Sexu Hezkuntzari buruzko saioa

Udaletxeko berdintasun saila eta eskolaren artean antolatzen dira saioak, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat eta bai familientzat. Jende asko bildu da bereziki familientzako antolatutako saioan.

Parte hartzaileek balorazio oso positiboa egin dute.

Ane Sanz de Galdeano Legardak eman du saioa, ikasleei saioak ematen ari den hezitzaile berak. Gurasoen kezkei erantzuna eman die hitzaldiak iraun duen ordu ta erdian. Haurren jakin minari nola erantzun eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira.