ARKAKUSO IRRATIA martxan da

Zaldibiako Lardizabal herri eskolan irratsaioak egiten hasi gara LH5 eta LH6-ko ikasleak.

Atzo, azaroak 3, grabatu genuen lehen irratsaioa. LH6A-ko Mara, Liher, Elisa eta Aiert izan gara kazetari protagonistak. Gidoia prestatzen laurok egon bagara ere, grabazioan Elisa ez da egon. 

Atal hauek izan ditu gure lehen irratsaioak: Aurkezpena, albiste laburrak, eskolako irakasle bati elkarrizketa eta musika.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto gurekin!

 1.irratsaioa