Argentinar doinuko ipuinak

Gaur goizean, Lardizabal eskolako ikasle eta irakasleok, Argentinatik etorritako Maria Rita ipuin kontalariaren ipuinak entzuteko aukera eta zortea izan dugu.

Maria Rita gure ikasle batzuen ahaide argentinarra dugu eta bere herrialdera itzuli aurretik, gurekin kontu kontari pasa nahi izan du goiza. Abentura zirraragarriak, maitasun gora-beherak eta beldurrezko istorioak entzun ahal izan ditugu. Gure eskerrik beroena hemendik!