ARANZADI ZIENTZIA ELKARTERA IRTEERA

Pasa den astean Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitza bisitatzeko aukera izan genuen LH3 eta LH4ko ikasle eta tutoreok. Bertatik bertara ikusi ahal izan genuen sail ezberdinetan egiten duten lana eta izugarri ikasi genuen. Bejondeiela!

Aranzadi Zientzia Elkartea bisitatu ondoren, autobusa hartu eta Amasako frontoian bazkaldu genuen eta ederki ibili ginen jolasean. Egun pasa polita izan zen!