Arantxa Irastorzari elkarrizketa

5. mailakoek elkarrizketa egin diote Arantxa Irastorza kazetariari.

Arkakuso irratian trebatzen jarraitzen dugu. Horretarako, gaur Arantxa Irastorza zaldibiar kazetaria izan dugu gurekin. Herrian bertan ditugu erreferenteak eta badugu beraiengandik zer ikasia.

Elkarrizketa mamitsua izan da eta laburbilduz hauek izan dira gaiak: Euskadi irratian kazetari bezala egindako lana, kazetaritza ofizioaren nondik norakoak, anekdotak eta Zaldibiako gustuko txokoak, besteak beste.