Apirileko Kantu jira

HH5 eta LH5 ikasleak Kantu jiran ibili dira

HH5 eta LH5eko ikasleek Kantujira ospatu dute gaur Zaldibiako plazan, giro ezin hobean eta eguraldi eguzkitsuarekin. Ikasleek hainbat kantu ezagun abestu dituzte, besteak beste Aldapeko, Ikusi Mendizaleak, Bueltatzen, Porru Patata eta Txoria Txori.

Parte-hartzaileek oso ondo pasatu dute, kantuan eta elkarlanean, plazan giro alaia sortuz. Zalantzarik gabe, borobila izan da guztiontzat!