ANTZERKI TAILERREAN IZEN EMATEA LH 4-5-6

Aurreko urteetan bezala eskolaz kanpo Antzerki tailerra antolatuko da Kristina Roperorekin.

Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoentzako eta DBHkoentzat izango da orain  hasten den tailerra. Maila horietako  ikasleek jada eraman dute izen emate orria etxera. 

Azaroak 17an hasiko da. Aurrez jakinaraziko zaie izena eman dutenei zein ordutan egokitu zaien.

Udala, eskola eta Guraso Elkartearen artean antolatu da.