Antzerki emanaldi arrakastatsua, aurten ere!

Ikasturtean zehar Kristian Ropero antzerki irakaslearekin prestatutako lau antzezpen ikusi ahal izan ziren

Eskola orduan Arte tailerretan antzerkia emateaz gain, duela zenbait ikasturtetik hona eskola orduz kanpoko jarduera gisa ere eskaintzen da ANTZERKIA. Eskola orduetan izaten den irakasle bera izaten da arratsaldek saio hauetan ere, Kristina Ropero. Urtez urte arrakasta errepikatzen da, eta horren erakusgarri izan zen ostegunekoa ere.

Antzerkiak badu etorkizunik Zaldibian, bai horixe!