Antzerki emanaldi arrakastatsua

Aurtengo antzerki emanaldia bi saiotan eskaini zen, bero handiak antolaketan eragina izan zuelako. Hala ere, ikusleek gogotsu erantzun zuten eta antzokia bete egin zen haur eta gaztetxoen lanaz gozatzeko.

Kristina Roperoren gidaritzapean, 40 ikasle inguru igo ziren oholtzara. Ikasleek antzerkiaren bidez erakutsitako sormena, ahalegina eta segurtasuna nabarmendu zituzten bertaratutakoek, eta emanaldiak txalo zaparrada beroak jaso zituen.

Bestalde, sarrera erosi zutenen artean zozketatutako saskia Ixiar Arabaolazari egokitu zitzaion. Zorionak irabazleari!