8. irratsaioa 5. mailakoen eskutik

Gaur 5. mailako ikasleak izan gara protagonistak Arkakuso irratian.

Gaur abenduak 17, LH5eko ikasleontzat grabazio eguna izan da. LH5A-ko Aicha, Haitz, Ander eta Esha izan gara kazetari protagonistak.

Atal hauek izan ditu gure lehen irratsaioak: Aurkezpena, gelan egiten ari garenaren azalpen laburra, musika eta asmakizunak.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Animatu eta parte hartu asmakizunetan! Sari ederrak egongo dira ikasturte amaierako zozketan!

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!