6. irratsaioa 6. mailakoen eskutik

Gaur 6. mailako ikasleak izan gara protagonistak.

Gaur abenduak 8, LH6ko ikasleontzat grabazio eguna izan da. LH6B-ko Hegoi, Naomi, Ahetze, Enaitz eta Amets izan gara kazetari protagonistak. Zoritxarrez Amets ez da etorri eta grabazioan ez du parte hartu baina, irratsaioko gidoia prestatzen talde lanean ibili da.

Atal hauek izan ditu gure lehen irratsaioak: Aurkezpena, gelan egiten ari garenaren azalpen laburra, asmakizunak eta musika.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Animatu eta parte hartu asmakizunetan zein lehiaketan! Sari ederrak egongo dira ikasturte amaierako zozketan!

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!