5. mailakoen estreinaldia 4. irratsaioan

Arkakuso irratian aurrenekoz grabatu dugu irratsaioa 5. mailako ikasleok.

Azaroak 24an egin dugu gure lehen irratsaioa 5. mailako ikasleok. LH5A-ko Nahia, Unax, Intza eta Ekain izan gara kazetari protagonistak.  

Atal hauek izan ditu gure lehen irratsaioak: Aurkezpena, ikas egoeraren azalpen laburra, lehiaketa eta musika.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Animatu eta parte hartu lehiaketan! Sari ederrak egongo dira ikasturte amaierako zozketan!

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto gurekin!