5. MAILAKO IKASLEAK ZALDIBIAKO URAREN KALITATEA AZTERTZEN

IBAIALDE programaren barruan, 5. mailako ikasleak Zaldibiako uraren kalitatea aztertzen aritu gara. Olalde parkeko urmaeleko ura aztertu ondoren, Zubita joan gara eta betrtan Amundarain errekako ura aztertu dugu. Ura aztertzeaz gain ingurua ere behatu dugu, gure bazterrak ea ondo zaintzen ditugun ikusteko. Zorionez, Zaldibiako uraren kalitatea ona dela ondorioztatu dugu. Gainera, emaitzetan ikusi ahal izan dugunez, urmaeleko urak errekakoak baino oxigeno gutxiago du disolbaturik. Zergatik ote?