5. irratsaioa entzungai duzue

Gaur 6. mailako ikasleak izan dira protagonistak.

Abenduaren 2a izan da grabazio eguna LH6ko ikasleentzat. LH6B-ko Timeea, Ur, Markel eta Fatima izan gara kazetari protagonistak. Zoritxarrez Fatima ez da etorri eta grabazioan ez du parte hartu baina, irratsaioko gidoia prestatzen talde lanean ibili da.

Atal hauek izan ditu gure lehen irratsaioak: Aurkezpena, gelan egiten ari garenaren azalpen laburra, asmakizuna, lehiaketa eta musika.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Animatu eta parte hartu asmakizunetan zein lehiaketan! Sari ederrak egongo dira ikasturte amaierako zozketan!

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!