4.mailako ikasleak tertulia dialogikoa egiten

Otsailaren 11n " Mari Xor " liburuaren idazlea, Yolanda Arrieta , eskolara etorriko dela aprobetxatuz, liburua tertulia dialogikoa egiteko erabiltzen ari gara gelan.

Astean behin, talde handia garenez, bitan banatuta saio bat egiten ari gara. Irakurri behar dugun liburuaren zatia adosten dugu. Hurrengo asterako irakurri eta esanguratsua iruditu zaiguna azpimarratzen dugu, honek elkarrizketa eta solasaldirako aukera ematen digularik.