3.mailako ikasleok "maleta" jarduera egin dugu.

3.mailako ikasleok, elkar "gehiago " ezagutu dugu, maleta batetan guretzako garrantzitsuak diren hainbat gauza eskolara ekartzen aritu garelako.

Egunero ikasleok banaka maleta etxera eraman dugu, eta bertan, guretzako garrantzitsuak diren gauzak sartu ditugu. Ondoren,  gelara ekarri dugu besteei erakusteko. Horrela jakin dugu asko oso marrazki eta margozaleak garela, kirola maite dugula, argazkiak ikustea gustoko dugula (txikitakoak bereziki),  gozozaleak garela, familia asko maite dugula...

Oso ondo pasatu dugu jarduera hau egiten. Asko ikasi dugu!

Eta zuek ezagutzen al gaituzue?