3. ETAPA: ARRE

Tristura atzean utzi eta oroitzapen politak gogoan, bizipoza eta irribarreak itzuli dira 1.mailako ikasleen aurpegietara.

Udaberriarekin batera Arrera iritsi gara 1. mailako ikasleak. Etxais agurtu behar izanak sortu zigun tristura atzean utzi eta bizitako oroitzapen politak ondo gordeta, bizipoza eta irribarreak itzuli dira gure aurpegietara. Halaxe agurtu dugu Arre, pozez eta ilusioz beteta. Eta ideiaz eta esploratzeko gogoz beteta: 

Iritsi orduko Arreko haritzak besarkadatu ditugu, horretarako gogoa piztu baitzaigu gutako askori, eta zuhaitzek kontatu dizkigutenak elkarbanatu ditugu bilgunean. Baina bilgunea... bilgunea egiteko espazioa ere txukundu dugu, elkarlanean enborrak eramanez eta txoko polit bat sortuz. Gainera, aulki dotore askoa aurkitu dugu, basoari baimena eskatzeko edo eskerrak emateko erabiliko duguna.

Gero esploratzaileak bihurtu gara eta Arrek guretzat ezkutatuta dauzkan sekretuen bila abiatu gara. Zer ezkutatzen ote da Arreko belardi eta enborren artean? Gaurko eguraldi goxoak lehen sekretua agerian utzi du: MUSKERRA!

Datorren astean gauza berriak deskubritzen jarraitzeko gogoz itzuliko gara. Hurrengo astera arte!