2022-2023 ikasturteko AURRE MATRIKULAZIO EPEA

2022-01-17 | 2022-01-28
Lardizabal eskolan

Zaldibiako Lardizabal herri eskolan, 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean.

Jakinarazten dugu 2022-2023 ikasturterako aurre matrikula egiteko epea laster dela, urtarrilaren 17tik 28ra bitartean.

2020ean jaiotako haurren familiek matrikula nola egin daitekeen eta zein dokumentazio behar den azaltzen duen gutuna jasoko dute etxean. ON LINE edo eskolara etorrita egin daiteke matrikulazio prozesua.

Idazkaritzako ordutegia matrikula egiteko:

Egunero 14:15-17:00// Ostegunetan 10:00-17:00 // Beste orduren batean etortzeko aurrez telefonoz deituta

Hezkuntza sailaren orri honetan ere aurki daiteke matrikulazioari buruzko informazioa. 

Gure eskola ikusi eta ezagutu nahibaduzu, eskatu hitzordua eta ZATOZ Lardizabal ikastetxea bisitatzera! Zure zain gaude. 

Gure ikastetxean 6. maila amaituko duten ikasleek ere orain egingo dute aurre matrikula, datorre ikasturtean DBHko ikastetxera joateko

BIDEOA