2. eta 3.ziklokoak Arkakan

Aurreko ostiralean, irailaren 26an, 2. eta 3. zikloko ikasleak Arkakan izan ziren.

Goizean goiz hamaiketakoa hartuta abiatu ziren eskolatik Arkakarantz. Bidean kontu-kontari ibili ondoren, bertan jolasteko aukera ere izan zuten. Egun polita benetan!