2. denboraldia Arkakuso irratian

Isiltasun luze baten ostean, piztu dituzte Arkakuso irratiko mikrofonoak.

Berrabiarazi dute Lardizabal Herri eskolako irratia. LH 6B-ko Laia, Amaiur, Ekain eta Kamila izan dira protagonistak. 

Bihar hasiko diren festei buruz aritu dira, besteak beste.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Harremanetarako idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!