1.zikloko ikasleak igeriketa ikastaroan

Aurreko ostiralean amaitu zuten 1. eta 2. mailako ikasleek igeriketako ikastaroa.

Oso gustora ibili dira plisti-plasta uretan eta ziur gaude primerako igerilariak irtengo zaizkigula hemendik. Argazkia begiratzea besterik ez duzue!