1.MAILA - BASO ESKOLA PROIEKTUAN

1.MAILAKOAK BASOAN

BASO ESKOLA proiektua jarraituz eta formazioa jaso ahala, formazioan proposatzen dutena martxan jartzen ari gara eskolan. Astean behin goiz bat BASOAN pasako dugu, eta gure kasuan asteazkena izango da.

Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza eredua da. Haurrek basoan edo ingurune natural batean jolasten, ikertzen eta ikasten dute, eta helduek behatzailearen rola jokatzen dute, haurrak laguntzen, baina ez gidatzen.

Helburu bikoitza du hezkuntza eredu honek:

  • Haurraren garapen integralean positiboki eragitea, naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz.

  • Natura bera eta biodibertsitatea babestea. Parte hartzen duten haurrek eta eskola-komunitate osoak ingurumenarekiko kontzientzia hartuko baitute.