18. irratsaioa 6. mailakoen eskutik

Oraingoan 6. mailako ikasleak izan gara protagonistak.

Apirilak 14 6B-ko ikasleentzat grabazio eguna izan zen.

LH 6B-ko Aimar, Maram, Enaitz eta Markel izan ginen kazetariak.

Atal hauek izan zituen gure bigarren irratsaioak: Aurkezpena, gelan egiten ari garenaren azalpen laburra, lehiaketa eta zuzeneko musika. 

Zuzenean Nuvole Bianche abestia jo zuen Aimarrek.

Entzule, parte hartu lehiaketan! Ez zara damutuko! Idatzi irratia@lardizabal.eus helbidera edo sartu erantzunak eskola sarrerako kutxan.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!