16. irratsaioan 6. mailakoak protagonista

Bigarren txandan murgilduta, Arkakuso irratian irratsaio berri bat grabatzen izan gara 6. mailakoak.

Martxoaren 18an, LH 6B-ko ikasleok grabatu genuen gure bigarrren irratsaioa.

LH 6B-ko Fatima, Ahetze, Timeea, Ur eta Zineb izan gara irratsaio honetako protagonistak.

Irratsaioak atal hauek izan ditu: aurkezpena, ikas egoeraren laburpena eta galdera, ipuin kontaketa, asmakizunak, esaera zaharrak, irakasle bati elkarrizketa eta musika.

Parte hartu asmakizunetan eta lortu sari bikainak!

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!