145 liztor asiar harrapatu ditugu!

Amaitutzat jo dugu aurtengo liztor asiarraren tranpatzearekin.

Aurtengoz, amaitutzat eman dugu liztor asiarraren tranpatzearekin. Azken asteetan, bertako liztor arrunta (Vespa Crabro) ere harrapatu dugu. Nahiz eta tranpa selektiboak izan, bertako espezie batzuk ere erortzen dira, eta bertako ekosisteman kalteak ez sortzeko, tranpak kendu ditugu. Bi hilabete honetan 145 liztor asiar erregin harrapatu ditugu, eskola inguruan jarritako lau tranpetan. Orain, jasotako datuak aztertu eta hipotesiak eta ondorioak aterako ditugu.