11. irratsaioa 5. mailakoen eskutik

5. mailako ikasleak izan gara protagonistak Arkakuso irratian.

Urtarrilak19an LH5eko ikasleontzat grabazio eguna izan da. LH5A-ko Karam, Magali, Mark, Laia eta Kamila izan gara kazetari protagonistak.

Atal hauek izan ditu gure lehen irratsaioak: Aurkezpena, Arkakuso irratiaren sorrera, elkarrizketa eta musika.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!