10. irratsaioan 5. mailakoak protagonista

Gaur 5. mailako ikasleak izan gara protagonistak Arkakuso irratian.

Atzo urtarrilak 15, LH5eko ikasleontzat grabazio eguna izan zen. LH5B-ko Luar, Izar, Aimar eta Kattalin izan ginen kazetari protagonistak.

Atal hauek izan ditu gure lehen irratsaioak: Aurkezpena, gustuko ditugun filmetako eskenen deskribapena eta musika.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Entzule, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!