#02 - 2. irratsaioa

6. mailakoek zer esana ematen jarraitzen dute.

Arkakuso irratiko estudioan hitz eta pitz aritu dira LH 6A-ko Haizea, Esha, Ander eta Izar.

2. denboraldia hasi zuten eta hariak ez du etenik.

2. irratsaio honetan txiste batzuk kontatu dizkigute eta kanta batzuk ere proposatu dituzte.

Gehiago jakin nahi baduzu entzun irratsaioa.

Harremanetarako idatzi helbide honetara: irratia@lardizabal.eus.

Arkakuso irratia, egin salto uhinetara!